martes, 17 de noviembre de 2009

Xoxoak galdu du mokoa

Xoxoak galdu du mokoa,
mokoa xoxoa gaixoak,
nola kanta, nola txirula,
nola kanta xoxoak?

Xoxoak galdu du begia,
begia, mokoa, gaixoak,
nola kanta, nola txirula,
nola kanta xoxoak?

Xoxoak galdu du sudurra,
sudurra, begia, mokoa, gaixoak,
nola kanta, nola txirula,
nola kanta xoxoak?

Aldapeko sagarraren

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria zegoen kantari!
Xiru-liruli, xiru-liruli.
Nork dantzatuko ote du soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari!
Xiru-liruli, xiru-liruli.
Nork bilduko ote du lili xarmant hori?

martes, 10 de noviembre de 2009

miércoles, 4 de noviembre de 2009

Hatzen abestia

Haurrekin behatz, hatz edo eriekin bultaka gabiltzanean, honako abesti hau irakatsi diezaiekegu.


Honek arrautza erosi,
honek gatza bota,
honek frijitu,
Honek pixka bat dastatu,
Honek dna zurrupatu!

Sagu txiki

Sagu txiki

Jolasa eta abestia koordinatzeko aukera aproposa ematen digu aspaldiko jolas honek.
Korroan eserita, musikaren erritmoan sagua korroaren kanpoaldetik bueltak emanez dela, hasten da jolasa. Abestia bukatu aurretik, haur baten bizkar atzean jostailu edo zapi bat jarriko du. Abestia bukatzen denean ume guztiek atzera begiratuko dute, jostailua nork duen jakiteko. Jostailua duen haurra, katua algia, korrika joango da sagua harrapatzera hau bere eserlekuan jarri baino lehen.



Sagu txiki, sagu maite,
zulotxoan gorde zaitez.
Zapik ikusten bazaitu
kris kras jan egingo zaitu.
Ez nau jango!
Jango zaitu"

martes, 3 de noviembre de 2009

Ameriketara Joan Nintzen

Ameriketara joan nintzen
xentimorik gabe,
handik etorri nintzen, maitea,
bost milioiren jabe.

Txin-txin, txin-txin,
diruaren hotsa,
haretxek ematen dit, maitea,
bihotzean poza. (Bis)

O bugi bugi!!

Haur guztiak korroan jarriko dira aurrekoari sorbaldatik helduz. Estribiloa abesterakoan, abestiaren erritmoa jarraituz, biribilean mugitzen hasiko dira eta "Hey" esatean, salto bat egingo dute.
Gorputzaren atalekin jolasterakoan berriz, denak barrualdera begira jarriko dira biribilean.


O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire behatza,
hau da beste behatza,
hau da nire eskua,
hau da beste eskua.
O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire ukondoa,
hau da beste ukondoa,
hau da nire sorbalda
hau da beste sorbalda.
O, bugi, ...

Zubiri-zubiri bideoa







Zubiri zubiri,
nongori, nongori,
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme alabak gara gu.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela
hemen geldituko dela.
(Zer nahi duzu? Porrupatata ala txokolatea?)